Hiriko natura eta ondare historikoa balioan jartzeko asmoz, udalak Bidasoa ibai inguruan zenbait geltoki ipini ditu, informazio eta argazkiekin.
Dagoeneko geltoki guztiak herritarren eskuetara daude.
Hiriko natura eta ondare historikoa balioan jartzeko asmoz, Irungo Udalak proiektu berri bat aurkeztu du gaur. Zazpi geltokiz osatutako ibilbide berria egin dute Bidasoa ibaia inguruan, zenbait informazio punturekin.
Geltoki bakoitzean atril bana ipini dute, eta bertan informazio historikoa eskuragarri izango da. Informazioarekin batera, hiriko irudi edota datuak eskainiko dituzte. Honakoak dira geltokietan jorratuko dituzten eremuak: Cuerpo de Guardia eraikina, Behobiako lehen zubia, Faisaien Uhartea, Osinbirilgo kuartel zaharra, Santiago Marinela, Gal familiaren historia eta Bidasoko urak (Santiago zubi ingurua).
Era berean, ibilbide berria Irun Berdea egitasmoak eskaintzen dituen ibilbideen barruan kokatu dutela jakinarazi berri dute udaletik.