Irundarrek gogor erantzun diote atzo Iruñean emakume baten kontra izandako erasoaren inguruan Nafarroako Probintzia Auzitegiak emandako epaiari.
Jendetza elkartu da gaur epaitegiaren aurrean.
Irundarrek gogor erantzun diote atzo Iruñean emakume baten kontra izandako erasoaren inguruan Nafarroako Probintzia Auzitegiak emandako epaiari. Haserrea eta amorrua adierazi zuten atzo ehunka pertsonek San Juan plazan. 19:00etan egin zuten lehen elkarretaratzea, eta ondoren, 20:00etan, bigarrenez elkartu ziren. “Nik sinisten dizut” eta “Ez da abusua, bortxaketa da” izan dira atzo eta gaurko esaldi errepikatuenak.
Atzoko elkarretaratzeak utzitako irudia.
Gaur ere bortxatutako emakumeari babes eta elkartasun osoa adierazi diete Irungo bizilagunek. 12:00etan, jendetza elkartu da Irungo epaitegiaren aurrean, gaur ere amorruz.
Era berean, herritarren elkarretaratzeez gain, Irungo Pio Baroja institutuko ikasleek ere elkarretaratzea egin dute gaur goizean. ‘Nik sinisten zaitut’ lelopean, ikasleek ere elkartasun guztia bidali diote emakumeari.
Pio Barojako ikasleak, gaur.