Gutxienez bi lagunez eta gehienez lau pertsonez osatutako taldeak osatzeko aukera izango da. Talde bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu.
2016ko binakako puzzle txapelketaren irudia. Argazkia: Santiagoko Deabruak.
Datorren maiatzaren 13rako (igandea), familia arteko edota taldeko XVI. Puzzle Txapelketa antolatu du Irungo Santiago Deabruak kultur elkarteak.
Gutxienez bi lagun eta gehienez lau pertsonako taldeak osatzeko aukera izango da. Txapelketa Palmera Montero auzoko Zura Jatetxearen aurrean dagoen plazan egingo dute. Santiago Deabruak elkartetik jakinarazi dutenez, familia zein taldeko 10 euroko inskripzioa egin beharko dute, eta egunean berean ordaindu beharko da.
Izena emateko, 648 02 85 90 telefono zenbakira deitu beharko dute interesdunek, edota
helbide honetara idatzi.