Hurrengo deialdia hilaren 30erako egin dute. Egun horretan manifestazioa egingo dute.
Gaur ere elkarretaratu dira
Hondarribiko pentsiodunak. Kasino Zaharrean elkartu dira 12:00etan, eta berta hogei minutuz egon eta gero Damarri plazara jaitsi dira, hamabiak eta erdiak arte. Hilabeteak daramatzate pentsio duinen alde mobilizatzen, Hego Euskal Herriko beste herri eta hiri askotan egiten ari diren bezala.
Hurrengo astelehenean, hileko azkena izanik, manifestazioa egingo dute Kasino Zaharrean hasi eta San Pedro kaleraino.
Hondarribiko pentsiodunak, eguerdiko elkarretaratzera hurbiltzen