Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Azoka baino askoz gehiago izango da biharko merkatua

Hondarribiko, Iruñeko eta Baionako ekoizleek parte hartuko dute Bertako Produktuaren Asteko ekitaldi nagusian

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2018/04/20
Hirugarrenez antolatu du Hondarribiko Udalak Bertako Produktuaren Astea, herriko ekoizleekin elkarlanean eta ostalaritza arloko zenbait enpresen laguntzarekin. Ikasleentzako hainbat bisita gidatu, haur eta helduentzako gastronomia tailerrak, proiekzio bat, eta Baionako Les Halles merkatura eta urdaitegi batera baserritarrek eginiko bisita bildu dituzte egitarauan, asteazkeneko eta biharko azokekin batera. Urtetik urtera hazi da jardueren kopurua, baina, aurten, hobekuntza nabarmena izan du, lurraldeen arteko lankidetzarako Interreg POCTEFA 2014-2020 hitzarmenaren bitartez, Eskualde Garapenerako Europako Funtsatik diru laguntza jaso baitute jardunaldiek. Hori horrela, asteko ekitaldietako batzuk Hondarribiak Baionarekin eta Iruñearekin batera abian duen Creacity programaren barruan kokatu dituzte. Hiru hiri harresituetako ondare kulturala sustatzea du helburu Creacityk, eta azken bi urteetan hainbat ekitaldi antolatu dituzte elkarlanean. Handienetako bat biharko San Pedro kalean prestatu dutena izango da. Larunbat goizero baserriko produktuak erosteko aukera izaten da Portu auzoko oinezkoentzako karrikan. Bihar hori ez da aldatuko, baina herriko ekoizleekin batera, Nafarroako eta Lapurdiko hiriburuetakoek ere salduko dituzte euren produktuak, 08:30etik 14:00etara. Gainera, 11:00etatik aurrera eta postuak jaso arte, hainbat jarduera osagarri antolatu dituzte azokaren inguruan, horietako bat musikala, Joxe Mendizabalek doinuz girotuko baitu kale salmenta. Hiru sukaldariren showa Biharko azokako postuetako bat Jakoba Errekondo agronomo eta idazleari gorde diote. Bizi-baratzea bere azken liburua salduko du, baina batez ere herritarren zalantzak argitzen ibiliko da Errekondo, Euskadi Irratiko Landaberri saioan egin ohi duen bezala. Bestetik, bi tailer egingo dituzte, gailetatxoena 8-10 urte bitarteko haurrei begira, eta ardo dastaketa, haur ez direnentzat.
Show-a azokan

Gorka Irisarrik gidatuko du hiru sukaldarien showcookinga

Lehenengoa Legamia gozodendako Estitxu de la Fuentek emango du, baina lekurik ez da geratzen. Bigarrena, aldiz, doakoa eta irekia da, eta Miguel Goñi enologoak gidatuko du. Ardo dastaketarako aukeratu dituzten ardoak, Nafarroako Lezaun eta Bagordi, Lapurdiko Irulegi, eta Hondarribiko Hiruzta dira. Baina ekitaldi ikusgarriena showcooking jarduera izango da. Hirugarrenez egingo dute, baina lehen aldiz hiru sukaldari ariko dira jendearen aurrean pintxoak prestatzen, eta azokako bezeroen artean banatzen: Alain Darroze baionarra, Iruñeko Baserriberri jatetxeko Iñaki Andradas eta Ondarribi tabernako Iker Gallego. Saioaren narrazioa Danontzat Gastrotekako Gorka Irisarriren ardura izango da. Astean lehen aldiz, soilik bertakoak ez diren produktuak sustatzeko balioko du showcooking jarduerak, sukaldari bakoitzak bere herrikoak diren lehengaiak erabiliko baititu. Hori bai, denak tokikoak eta garaikoak, horiexek sustatzea baitu xede Hondarribiko Bertako Produktuaren Asteak.

Gorka Cepedak tailerra eman zuen asteazkenean. Irakurri elkarrizketa

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.