[Aurrerapena] Asier Alcalde, bigarren Urteko Sukaldaria lehiaketan

Laia Erretegiko irundarra bigarren sailkatu da Urteko Sukaldaria lehiaketako finalean. Gaur arratsaldean izan da finala, Alimentaria biltzarrean.

Urteko Sukaldaria Asier Alcalde

Asier Alcalde, pozik, bigarren saria jasotzen

Asier Alcalde, Laia Erretegiko sukaldari buru irundarra bigarren sailkatu da Urteko Sukaldaria lehiaketako finalean. Gaur arratsaldean jokatu dute finala, Bartzelonan egiten ari diren Alimentaria biltzarrean. Port de Pollenca herriko (Mallorca, Balearrak) Argos jatetxeko Alvaro Salazarrek irabazi du lehiaketa, eta Alcalderen atzetik, Miranda Ebroko (Burgos) Ergo jatetxeko Ruben Osorio sailkatu da. Alcaldek 3.000 euroko saria irabazi du bigarren postuarekin, baina diru saria baino handiagoa da izendapenak emango dion oihartzuna, Espainiako Estatuan egiten den sukaldaritza lehiaketa garrantzitsuena baita Urteko Sukaldaria.

Irakurri finalera sailkatu zeneko elkarrizketa

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.