Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Urtebete barru, Uranzu berria egina

Uranzu pilotalekua guztiz eraberritzeko lanak urtebete barru bukatuko dira. Jada harmaila zaharrak bota dituzte, berriak egiten hasteko.

Urko Etxebeste Petrirena
Irun
2018/04/17
uranzu.irun

Uranzuko lanen gaurko irudia.

Duela lau hilabete hasi ziren Uranzu pilotalekua eraberritzeko lanak. Horiek egiteko epea hamasei hilabetekoa denez orotara, urtebete barru egina izango da Irungo ikurra den frontoi berria. 4,5 milioi euroko aurrekontua dute lanek. Pilotalekua ez ezik, espazio balioanitza izango da kirolgune berritua, kantxa nagusian hainbat kirol praktikatzeko aukera emango duelarik, eta beste hainbat areto berritan hiriko kirol aberastasunak tokia izango du. Egun, desmuntaketa lanetan ari dira beharginak, instalazio zaharrak kentzen, inguruko landaredia garbitzen eta aldi berean segurtasun neurriak —hesitura adibidez— ezartzen. Harmailak eraitsi dituzte, hau da, frontoiaren barrualdea osorik ikus daiteke egunotan. Aldi berean, harmaila berrietarako oinarrizko egitura (727 pertsonentzako gehienezko aforoa izango du, pilota partidetan izango da hori) jartzen hasi dira. Jasotzen diren harmailak izango ditu kirol azpiegiturak, behar denean horiek jasotzeko (eskubaloi partidetarako, adibidez). Orain arteko bi eraikinak, frontoi handi zein txikiarenak, bakarrean bilduko ditu Uranzu berriak, 4.163 metro koadroko azalera eraikia izango duelarik hiru altueratan. Beste aldaketa nagusia: sarrera nagusia Sargia parketik izango du. Kanpotik, itxura integratua izango du, eta kanpoko argia sartzeko zenbait baliabide arkitektoniko baliatuko dituzte. Gaur izan dira pilotalekuaren lanak bisitatzen udaleko ordezkariak. Esan dutenez, Urdanibia plazaren berritzearekin eta San Martzial kalearen berregituraketarekin, Alde Zaharreko ingurune horrek ezaugarri erakargarriagoak izango ditu. Gainera, genero ikuspegitik ere landu dute egitasmoa, puntu ilunak ezabatuz. “Txingudi Teniseko lanekin batera, hirian, kirol azpiegituretan dugun egitasmorik handiena da Uranzukoa”. 80 urteko historia du Uranzuk, eta hiriko kirolaren erreferente oso nabarmena da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.