Ostiralean iritsiko dira Moaning kaliforniarrak Hondarribira

HITZAk bi sarrera zozkatuko ditu Los Angelesko post punk taldea ikusi nahi duten harpidedunen artean. Parte hartu eta adi datorrenari!

moaning

Moaning talde kaliforniarra

Moaning post punk banda kaliforniarrak Psilocybenea aretoan joko du ostiralean, hilak 20. Barneak urratzen dituen post punka, zuzenekoetan shoegazerako joeraduna, behin entzunda burutik kendu ezingo dituzun melodiak, hori da Los Angelesko hirukotearen proposamena. Haien aurretik, Yellow Big Machine bilbotarrek joko dute. Sarrerak 1o euroan eros daitezke Interneten, eta 13 euroan Psilocybeneako leihatilan. 21:00etan irekiko dituzte ateak eta 22:00etan hasiko da bilbotarren emanaldia. Ondoren joko dute estatubatuarrek.

Bi sarreren zozketa

Oarso Bidasoko HITZAk bi sarrera zozkatuko ditu Moaning taldearen kontzerturako, bi harpidedunentzako sarrera bana. Parte hartzeko sartu Txokoa atalean, eta bete galdetegia. Eta adi datorrenari! Guadalupe Plata eta Marmoka maiatzaren 4an; Jetbone eta Thursday’s Pussy Dogs 5ean; hip hop gaua 2zio eta Acto Messierekin, 11n; Shellac eta Decibelles, ekainaren 4an; eta The Scientists, ekainaren 9an. Kontzertu horietarako guztietarako sarrerak zozkatuko ditu HITZAk.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.