Euskadiko Maratoi Txapelketa irabazi du talde irundarrak, denboraldiko Euskadiko bigarren titulua. 6 probatan izan dira garaile kirolari irundarrak.
Guztira, 15 dominarekin bueltatu dira Irunera.
Joan den larunbatean (hilak 14), Orioko Euskadiko Maratoi Txapelketan hartu zuen parte Santiagotarrak elkarteak. Guztira, hamabost domina ekarri dituzte Irunera. Txapelketa Euskadiko Ibai eta Maratoi XX. Kopan puntuatzeko proba izan zen. 130 piraguistek hartu zuten parte txapelketan eta Irungo 28 ordezkari lehiatu ziren.
Euskadiko Maratoi Txapelketa irabazi du talde irundarrak, denboraldiko Euskadiko bigarren titulua. 6 probatan izan dira garaile irundarrak. Banakako lehiaketan, gazte mailako Jon Urretabizkaiak irabazi du, eta Ibai Muñoz kanoalariak ere lehenengo postua eskuratu du. Bestalde, Nerea Garcia Zabalegik, Intza Mendezenak, Mikel Larrartek, Unai Amostegik, Irene Gorrotxategik eta Maialen Arsuagak ere ez dute aurkaririk izan, taldearentzat urrezko domina bana eskuratuz.
Urrezkoez gain, zilarrezko bost dominekin ere bueltatu dira Irunera. 23 urte azpikoen kategorian Jon Morenok eta Tania Prol bigarren postua eskuratu dute. Kadete mailan ere Beñat Arsuagak, Nahja Sorondo eta Ekaitz Aizpioleak zilarrezko domina irabazi dute.
Era berean, Erik Arocena entrenatzailea eta Oihan Sayar kirolariak osatutako taldeak K2an brontzeko domina eskuratu dute, K1ean Ibon Huartek, 23 urte azpikoen kategorian Igor Nietok eta kadeteetan Eider Amundarainek.