Joan den asteburuan, Irungo Santiagotarrak elkarteko Ur Bizien sekzioa 2018ko Pirineus Kopako lehenengo proban lehiatu zen, Seu d´Urgelleko kanal olinpikoan.
Santiagotarrakeko kirolariak Seu d´Urgelleko kanalean.
Joan den asteburuan, Irungo Santiagotarrak elkarteko Ur Bizien sekzioa 2018ko Pirineus Kopako lehenengo proban lehiatu zen, Seu d´Urgelleko kanal olinpikoan.
Bertan izan ziren Joan Crespo, Telmo eta Klara Olazabal. Crespo eta Telmo Olazabalek K1 kategorian hartu zuten parte eta Crespok garaipena eskuratu zuen (Olazabalek hirugarren postua). Klarak berriz, C1 eta K1 kategorietan lehiatu zen. Ia C1ean finalera sailkatzea lortu zuen Olazabalek (hamaikagarren postua eskuratu baitzuen finalerdian). K1ean ordea, finalera sailkatzea lortu zuen, baina ate bat ez pasatzearen ondorioz, hamargarren postua eskuratu zuen irundarrak.
2018ko Pirineus Kopako bigarren proba maiatzaren 26 eta 27an jokatuko dute Pabeko kanalean.