Irungo kaleetan barrena, Kataluniaren alde
Atzo, "preso politikoen askatasuna" eskatu zuten Kataluniaren aldeko manifestazioan parte hartu zuten irundarrek.
Politikariei babes guztia adierazi zioten manifestazio guztian zehar, eta “preso politikoen askatasuna” eskatzeaz gain, Espainiako Estatuari “estrategia errepresiboa gelditzea” exijitu zioten. Horrez gain, “politika egiteko eskubidea” defendatu zuten. “Euskal zein katalan herriek burujabe izateko duten eskubidea aldarrikatzen dugu eta beraz, haien etorkizunaren jabe izateko eskubidea”, adierazi zuten antolatzaileek.