13-17 urte bitarteko gazte irundarrak Polonia eta Errumaniatik etorritako ikasleekin elkartuko dituzte, hamar egunez, hiria eta kultura ezagutzeko.
Gaurko aurkezpenaren irudia.
Irungo Udaleko Gazteria eta Hezkuntza saileko ordezkari Monica Martinezek hiriko gazteei zuzendutako azken egitasmoaren berri eman du gaur. 13-17 urte bitarteko gazte irundarrek udaran beste herrialde batzuetara bidaiatzeko udalak bideratzen duen laguntza programaren barruan, oraingoan, Polonia eta Errumaniatik etorritako ikasleekin elkartuko dituzte irundarrak.
Besteetan irundarrek Europako herrialdeak bisitatu dituzten bezalaxe, guztira, 30 ikaslek bisitatuko dute Irun. Hamar egunez, txangoak, bisitak, edota bestelako jarduerak egingo dituzte ikasleek. Dies Oiassonis eguna dela eta, hiriko iragan erromanoa ikertuko dute gaztetxoek. Uztailaren 8tik 17ra bitarte bisitatuko dute hiria.
Programan izena emateko, 13-17 urte bitartekoek hilaren 23tik 27ra bitarte apuntatzeko aukera dute, Igazte-ren bulegoan edota CBA liburutegian, astearte, ostegun eta ostiraletan (11:00etatik 13:30tara) eta astelehen eta asteazkenetan (17:00etatik 19:30tara).