Euskaraldia antolatzeko bilera irekira gonbidatu dituzte Irungo herritarrak
Biharko, sortu berri duten Aitzondo Irungo Euskara Taldeak bilera antolatu du, 12:00etan, Irungo Palmera Montero Guneko bigarren aretoan.
Dagoeneko Euskaraldia prestatzen hasi dira Aitzondo euskara taldeko kideak, urratsak egiten hasi dira. Antolakuntza prozesua ahalik eta parte hartzaileena izateko, herritarrak bilera batera gonbidatu dituzte. Bihar izango da [larunbata], 12:00etan, Palmera Montero guneko bigarren aretoan. Batzarrera Irungo euskaltzaleak, Euskaraldian modu batera edo bestera parte hartuko luketenak, edo Euskaraldia zer den jakin nahi duen edonor joan dadila animatu dute. «Irunen iniziatiba ahalik eta arrakastatsuena izan dadin, herritarren laguntza ezinbestekoa da», adierazi dute taldeko kideek. Hurrengo pausoak zehazten joateko, Irunen aspalditik euskararen alde lanean dabiltzan elkarteekin elkarlana sustatzea beharrezkoa dela argi dute Aitzondokoek. Oraindik azarora arteko tartea izan arren, jada hiriko zenbait eragilek proiektuarekin bat egin dutela jakinarazi dute. Mikel Garcia: «Elkarren arteko harremana sustatzeko eta Irunen zenbat euskaldun garen ikustarazteko aukera bat dugu aurretik». Ahalik eta babes handiena jaso nahi dute. Aitzondo Irungo Euskara Taldearen inguruko erreportajea egin du HITZAk.