Irungo alkate Jose Antonio Santanok hirigintza ordezkari ohiaren kontra esandakoak frogatzeko baliatu nahi izan dute gaurko adiskidetze saioa.
Xabier Iridoy.
‘Korrokoitz auziak’ udal krisia eragin zuen joan den urtarrilean. Jose Antonio Santanok Xabier Iridoy kargugabetu zuen, “hirigintza legalitatetik kanpo” lan egin izana leporatuta. Horren harira,
auzibidera joan zuen EAJk. Santanok hirigintza ordezkari ohiaren kontra esandakoak frogatzeko baliatu nahi izan dute gaur egin duten “kontziliazio” izeneko adiskidetze saioa, alkateak jeltzalearen aurka esandako “akusazio larrien” frogak aurkezteko.
Gaurko saioaren ondoren, Xabier Iridoyk zenbait kontu argitu nahi izan ditu. “Ez dugu onartuko gezurra egiaren gainetik nagusitzea, horregatik ez dugu amore emango gai honen inguruko guztia argitu arte, irundar herritarrek errealitatea, zintzotasuna eta argitasuna behar eta merezi dutelako”, adierazi du. Horrez gain, bozeramaile jeltzaleak alkateak “gezurra eraso moduan eta inolako funtsik gabe” erabili duela salatu du, hirigintza ordezkari ohiaren “irudia eta ohorea kaltetuz”. Beste behin Santano legearen gainetik ez dagoela nabarmendu nahi izan du, eta politikan denak ez duela balio.
Era berean, Santanok oraindik frogak aurkeztu ez dituela gogor salatu du jeltzaleak, eta alkatea berak esandakoa “berresten” jarraitzen duela. Datu zein frogarik aurkeztu ez izana leporatu diote alkateari, eta hiriak “interes pertsonala nagusituz lan egiten duen alkate bat” merezi ez duela adierazi du. Amaitzeko, Irun “denok” egiten dutela nabarmendu du.