Hondarribiko sozialistek bazkaria antolatu dute Errepublikaren egunerako

Larunbatean Murru elkartean bazkalduko dute. Ostegunean, Denis Itxaso diputatuak bisitatuko du Kale Nagusiko elkartea.

Errepublika Eguna-Nicolas Gerendiain

Errepublikaren aldeko ekitaldi bat

Larunbatean 87 urte beteko dira Espainiako II. Errepublika aldarrikatu zutenetik. Data hain esanguratsua ospatzeko, Hondarribiko sozialistek elkarrekin bazkalduko dute. Kale Nagusiko Murru elkartean bilduko dira, 14:15ean. Bazkaltzeko interesa duenak, aldez aurretik jakinarazi behar du, elkartean bertan. Ostegunean, Denis Itsaso Bi egun lehenago, ostegunean, Denis Itxaso Kultura, Turismo, Kirol eta Gazteria diputatuak bisitatuko du Murru elkartea, 19:00etan. Hondarribiko PSE-EEk jakinarazi duenez, kudeatzen dituen sailetako jardunaz eta egunerokotasun politikoaz solastuko da Itsaso alderdi kideekin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.