Azken partida Ander Tafall taldekideari irabazi dio irundarrak. Tafallek zortzigarren postuan bukatu du txapelketa.
Patxi Moreno, Hondarribia-Marlaxka Xake Taldeko irundarrak kadeteen Euskadiko Txapelketa irabazi du asteburuan. Eibarren jokatu dute azken jardunaldia eta, bertan, Ander Tafall herrikide eta taldekidearen kontra irabazi zuen Morenok; garaipen horrek eman zion txapela.
Patxi Moreno, erdian, beste ordezkari gipuzkoarrekin
Tafallek ere oso txapelketa txukuna egin du. Azken jardunaldira arte txapeldun izateko aukerak izan ditu Tafallek, baina azken partidan Morenorekin galdu eta gero, zortzigarren bukatu du Euskadiko Txapelketa.