Zaldunbordara egingo duten martxa babestu dute EH Bilduk eta SPI-k
Bidasoaldeko Lagunak talde ekologistak Zaldunbordara antolatu duen martxara atxikitu dira bi alderdiak; proiektuak izango duen inpaktuagatik kezkati azaldu dira.
- Tokiko merkataritzan izango duen inpaktu handi eta negatiboa dela eta. Honen berezko egoera dagoeneko txarra dela jakinda, aktuazio honekin itxaropen guztiak galbidera joango dira.
- Gure eskualdeak bultzatu beharko lukeen hiri garapen jasangarriaren ereduaren aurka doalako.
- Ingurumenaren aldetik inpaktu jandia eragingo duelako. Lur eremu horiek Aiako Harriak-Jaizkibel korridorean kokatuta daude, eta honez gain, horietako askotan dagoen kutsadura maila handia da.