Bidasoaldeko Launak plataformak deitu du eta azken egunetan Abotsanitzek, EH Bilduk, eta Ikasle Abertzaleakek babesa azaldu dute.
Bidasoaldeko Lagunak plataforma ekologistak Zaldunbordara mendi irteera egingo du igandean, hilak 8. 09:30ean Katea-Landetxako Renfeko geltokitik abiatuko dira eta ibilaldi erraza dela ziurtatu dute, eta bi ordu eta erdi inguruko iraupena izango duela. “Gaintxurizketa ondoan dagoen nekazaritza eremu hau larre eta zuhaizti mosaiko tipikoa da eta Jaizkibel mendiaren hegoaldeko hegalean dago”, azaldu dute deitzaileek.
Hondarribiko Udalak
Zaldunbordan outlet herrixka bat eraikitzeko proiektua onartu zuen iaz, EAJren botoekin; oposizioko talde guztiek kontra bozkatu zuten. Irungo Udalak aho batez adierazi zuen proiektuaren aurkako jarrera. Gainera, proiektua epaitegietara iritsi da, EAEko Auzitegi Nagusiak
Dendartean Gipuzkoako Merkatarien Elkarteak jarritako errekurtsoa tramitera onartu zuelako.
Bidasoaldeko Lagunen ustez, “hidrokarburoak biltegiratzeko eta banatzeko proiektu bat” izan daiteke Zaldunbordaren kalifikazioa aldatzeko benetako arrazoia. Proiektu bat ala beste bat izan, lurzorua nekazaritza erabilerakoa bezala mantentzea eskatzen du Bidasoaldeko Lagunak plataformak: “Hartutako eremua betiko suntsitzeaz gain, ingurumenarekiko eta tokiko ekonomiarekiko eraginak ere larriak dira, eta ondorioz, besteak beste, ibilgailuen trafikoa handituko litzateke, Natura 2000 Sarearen babestuta dauden natura guneen arteko lotura ekologikoa oztopatuko litzateke eta salgaiak urrutitik garraiatu beharrak inpaktu handia izango luke”.
Zaldunbordaren aurka iazko maiatzean eginiko elkarretaratze jendetsua