[Galeria] Talaia Trail, helmugan, lokatza eta poztasuna
Talaia Trail lasterketak berezko dituen ezaugarri gogorrei, euria, haizea eta batez ere lokatza erantsi zaizkie gaur. Iritsi direnak, pozarren.
Zeharo zaila izan da gaurko Talaia Trail mendiko lasterketa. Ia 31 kilometroko ibilbideak berezko dituen zailtasunez gain, euriak, haizeak eta batez ere lokatzak asko zaildu du korrikalarien zeregina. Horregatik, hankak lokaztuta eta bustita izan arren, helmugara iritsi direnek irribarre bat izan dute ahoan. Behean, helmugako eta azken bihurguneko hainbat argazki. Hemen ondoan, berri honekin lotura duten beste batzuk.