Eraso matxistari hamarka herritarrek erantzun diote, 'Irun indarkeria matxistaren aurka lelopean'.
Hamarka herritar elkartu ziren Zabaltza plazan.
Atzo, Irungo Zabaltza plazan, larunbatean Irunen gizon batek emakume bat erasotu zuela salatu zuten. Zauri larriak eragin zizkion gizonak emakumeari; Ertzaintzak gizonaren etxearen atarian aurkitu zuen emakumea, konorterik gabe. Eraso matxistari hamarka herritarrek erantzun diote,
Irun indarkeria matxistaren aurka lelopean.
Gizona dagoeneko atxilotu du Ertzaintzak (jada espetxean dago) eta igande arratsaldetik epailearen esku geratu da.