Kantua, bertsolaritza, musika eta proiekzioak eskaintzen dituen ikuskizunarekin herri kantak eta familian edo lagun artean kantatzeko tradizioa berreskuratu nahi dute.
‘Artxipielagoa’ emanaldia, Oñatiko Santa Ana antzokian. Argazkia: goiena.eus
Datorren igandean (hilak 25) ‘Artxipielagoa’ ikuskizuna eskainiko dute Irungo Amaia Kultur Zentroan. 19:00etan emango diote hasiera emanaldiari, eta dagoeneko sarrerak salgai daude 7,55 euroan.
Kantua, bertsolaritza, musika eta proiekzioak eskaintzen ditu ikuskizunak eta herri kantak eta familian edo lagun artean kantatzeko tradizioa berreskuratzeko helburuarekin sortu dute. Ainhoa Garmendia sopranoa, Andoni Egaña bertsolaria, Pello Ramirez biolontxelo eta akordeoi jolea, Garikoitz Mendizabal txistularia eta German Ormazabal pianista izango dira parte hartzaileak.
Ondorengoak dira bost artistek eskainiko dituzten abestiak: Itsasoaren emazteak, Herrimin, Ara ara nun diran, Adio Euscal Erriari, Iru damacho, Idiarena, Loa loa, Oñazez, Ala baita, Aldapeko, Aurtxoa seaskan, Ume eder bat, Adiorik ez, Dantza nazazu, Nere herriko neskatxa maite, Lau teilatu, Ilargia, Txortia txori eta Xalbadorren heriotza.