Joan den larunbatean Donostiako manifestazioko aldarrikapenekin jarraitzeko, Txingudiko pentsiodunak gaur ere kalera atera dira, pentsio duinak exijitzeko.
Pentsio duinak exijitu dituzte beste behin Irunen.
Joan den larunbatean (hilak 17), Donostian milaka eta milaka pentsiodun atera ziren kalera, pentsio duinen alde borrokan jarraitzeko. Bertan izan ziren Irun, Hondarribia eta Hendaiako ehunka herritar, Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak egindako deialdiari erantzunez.
Gaurko elkarretaratzearen irudia.
Gaur ere eskualdeko pentsiodunek ez dute zalantzarik izan, eta eguraldia lagun ez izan arren, berriro ere Irungo San Juan plazan elkarretaratu dira. Ehunka herritar bildu dira, ondorengo aldarrikapenak egiteko: %0,25eko igoera salatu, orain arteko galdutako erosteko ahalmena berreskuratu eta etorkizuneko pentsioak bizitzaren kostuaren arabera aktualizatu. Jakinarazi dutenez, helburuak lortu arte tinko jarraituko dute borrokan.