200 metrora elurra egin dezake
Elurra berriz ere ikusteko aukera dago datozen egunetan. Euskalmetek iragarri duenez, gaur gauean eta bihar batez ere, prezipitazioak eta hotza batuko dira.
Gaurtik aurrera, Euskalmet Euskal Meteorolgia Agentziak iragarri duenez, elurra egin dezake 200 metrora. Izan ere, goizean Euskal Herrian fronte bat sartu da, eta horrek, arratsalde-gau parterako haize hotza ekarriko du. Ipar mendebaldeko haize hotz horren eta hodeien eraginez, elur maila asko jaitsiko da datozen orduetan. Biharko antzeko eguraldia iragarri du Euskalmetek: 200-400 metro artean elurra, eta tokian tokian zaparrada handiak. Ekaitzak jo dezake. Eta asteazkeneko lehen zatirako elur maila 100-300 metroan egongo dela iragarri du meteorologia agentziak, hortaz, ia itsas mailan elurra egin dezakeela. Udaberriaren hasiera makurra izango da, eguraldiari dagokionez bai behintzat. Jarraian, otsailaren 28an Oarsoaldean eta Bidasoan izan ziren elurteen irudiak ikus daitezke. Beharbada Oarsoaldean eta Bidasoan ez du elurrik egingo egunotan, baina Segurtasun Sailak elurteagatik alerta laranja du ezarria du gaurko eta biharko, barnealdean batik bat.