Datorren? asteburuan (hilak 17 eta 18), Irungo Santiagotarrak elkarteko aulki mugikorreko arraun taldeak Udaberriko Open Estropadan hartuko du parte.
Kataluniako Banyoles herrian lehiatuko dira irundarrak.
Datorren asteburuan (hilak 17 eta 18), Irungo Santiagotarrak elkarteko aulki mugikorreko arraun taldeak Udaberriko Open Estropadan hartuko du parte, Benyoles-en (Katalunia). Lehiaketan, kirolariek Espainiako selekzioan toki bat eskuratzeko aukera izan dezakete, emaitzen arabera.
Guztira, elkarteko bederatzi kirolarik hartuko dute parte. Ondorengoak dira Banyoles-en lehiatuko diren Irungo kirolariak: Aitzpea Gonzalez emakumezkoen skiff absolutuan, Osertz Gonzalez gizonezkoen gazte mailako skiff-ean, Ane Marcos pisu arineko emakumezkoen skiff-ean, Ander Legazkua pisu arinekoen skiff-ean, Ainhoa Zapirain eta Amaiur Etxeberria gazte mailako nesketan (lemazainik gabe), Pablo Martinez eta Julen Lasarte kadete mailan (lemazainik gabeko bikoan) eta Nerea Seijo eta Tortosako Laura Monteso emakumezkoen lemazainik gabeko absolutuan.