Oilar borroka egingo dute ostiralean Psilocybenea aretoan, 21:00etan hasita. Hip-hop abeslarien arteko lehiak izango dira, nor baino nor, zein harrotuago, zein oilartuago, ariko dira raperoak oholtza gainean. Horrez gain, Los Payos eta Son de rue taldeen kontzertuak ere sartuko dira gaualdian.
Sarrerak 3 euroan salduko dituzte leihatilan.
Hondarribiko HITZAk bi lagunentzako sarrera bana ditu, harpidedunen artean zozkatzeko.
Psilocybe Musika Elkarteak 25 urte beteko ditu aurten, eta 10 urte Psilocybenea aretoak (irakurri erreportajea). Egitarau berezia antolatzen ari dira eta, oraindik jakinarazi ez duten arren, aurrekariekin dagoeneko berotzen ari da urteurrena. Otsailaren 17an OnDUBrribi#1 jaialdia antolatu zuten, eta aste honetan Mendeluko aretoa oilategi bilakatuko da lehen aldiz.
Eta hurrengo hilabeteetan, adi!, besteak beste, Moaning, Jetbone, Shellac eta The Scientists bandek bisitatuko baitute Psilocybenea. Emanaldi horietarako ere sarrerak izango ditu HITZAk zozketatzeko.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.