Hondarribiko aireportuko bidaiarien trafikoa %17,3 hazi da 2017ko hilabete berberarekin alderatuz gero. Hegaldi operazioak ere hazi egin handitu egin dira.

Hegazkin bat, Hondarribian lurra hartzen.
Otsailean %17,3 hazi egin zen, iazko otsailarekin alderatuz, Hondarribiko aireportua erabili zutenen kopurua, bai Gipuzkoatik ateratzeko zein herrialdera etortzeko. 21.151 izan ziren orotara urteko bigarren hilabetean azpiegitura baliatu zutenak; urtarrila eta otsaila artean 41.291 izan dira.
Hegaldietan ere gorakada izan zuen aireportuak. Lur hartze edo aireratze 450 operazio egin ziren otsailean, iaz baino %5,9 gehiago. Aurten, beraz, 935 operazio egin dira.
Egun, Bartzelonara eta Madrilera doaz aireportuan zerbitzua ematen duten konpainien hegaldiak.