Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Sortu eta gero, balorean jarri

Emeki elkarteak bi erakusketa antolatzen ditu urtero Emakumearen Astearen harira, emakume artistena, eta ikastaroetako lanena.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2018/03/09
Emekiren erakusketak

Emekiko bi kide atzo goizean, Puntaleko erakusketa muntatzen

Aurten Emeki emakume elkarteko sortzaileak omenduko dituzte Hondarribiko Emakumearen Astean, igande eguerdian. 1991. urtean sortu zuten Emeki eta hastapenetan sekulako lana egin zuen batzorde eragileak. Besteak beste, urtero emakume bat saritzeko ideia izan zuten, eta aurten eurei egokituko zaie sari hori jasotzea. Haiek gabe ez zen Emakumearen Asterik izango Hondarribian, akaso bai, baina ez behintzat ezagutzen den bezalakoa. Eta Emeki sortzera animatu ziren horiei zor zaie dagoeneko klasiko bilakatu diren bi erakusketak ere, emakume artistena eta ikastaroetako lanena. Astearte goizean inauguratu zuten emakume artisten erakusketa Arma Plazako kultur gunean (ordutegia). Orotara, 48 pieza bildu dituzte, 24 artistarenak. Emekiko egungo batzordeko kide den Kontxi Imazen hitzetan, errekonozituak ez diren artisten lanak nabarmentzea da jardueraren helburua. “Ezkutuko artistak balorean jartzea da helburua, etxean margotzen eta lanak kanpoan erakusten ez dituzten emakume artista horien lanak”. Amateurren ondoan, badira errekonozituak direnak, lanbidez artista direnak. Sara Otañok bi olio margo utzi ditu erakusketarako, eta asteartean erakusketa zaintzen ibili zen, auzolanean egiten duelako Emekik hori: “Laguntza eskatu zidaten eta ez dut bitan pentsatu. Emakumearen alde edozer egiteko prest nago, urtero bi koadro uzten ditut, aretoa zaintzeko txanda bat hartu dut, eta behera jaitsi eta manifestaziora joateko eskatzen badidate, edo biluzteko, hori ere egingo dut, emakumeen alde baldin bada”. Artista bakoitzak gehienez bi pieza uzten dituenez, horrek aniztasun handia ematen dio bildumari. Gainera, duela urte batzuk gehiengo ziren olio eta akuarelak, margolanak oro har, baina hori aldatu dela azaldu du Imazek. “Lehen asko margotzen zen Hondarribian, asko saltzen zelako. Orain hori jaitsi da, eta askok utzi diote margotzeari. Baina eurentzako etxean margotzen dutenek jarraitzen dute, ez dutelako erakusteko egiten, zaletasunagatik baizik”. Gutxiago dira margolariak, baina beste teknika batzuk agertu dira, “eta horrek erakusketa asko aberasten du”, erantsi du Emekiko kideak. Olioak, akrilikoak, mistoak, akuarelak, luma-muturrak, eskulturak, grabatuak, zeramikak, zurak, transferrak, eskulturak, miniaturak… eta Frida Khalo margolari mexikarra irudikatzen duen txotxongilo bat, kolore taula eta guzti. Hori guztia ikusiko du Emakumearen Asteko artisten erakusketa bisitatzen duenak.
Emakume artisten erakusketa

Arma Plazako goiko solairuan bisitatu daiteke emakume artisten erakusketa

Ikastaroetako lanak Martxoaren 8aren bueltan Emekik urtero antolatzen duen beste erakusketa, bere egoitzan bisita daiteke, Puntaleko eskola zaharrean, 16:00etatik 18:00etara. Bertan, urtean zehar Emekiko ikastaroetan izena ematen dutenen lanak erakusten dira. “Askotariko eskulanak, joskintza, puntua eta zeramika ikus daiteke aurten”, zerrendatu du Imazek. Zeramika lehen aldiz egin dute eta emaitzak ikusgarriak dira. “Oso lan politak izan dira, baina lehen urtean ez dute ikasle askok izena eman, agian uste zutelako jarduera zikina dela, baina ez da horrela, oso txukuna da”. Imaz ziur dago erakusketa ikusi eta gero, askoz gehiago izango direla hurrengo zeramika ikastaroan apuntatuko direnak. Ikastaroetan egiten dutena balorean jartzeko antolatzen du Emekik erakusketa, baina Imazek gaineratu duenez, erakustea ez da helburua, elkartzea baizik. “Ikastaroetan ez ezik, gainontzeko jardueren helburua elkarrekin egotea da. Hitzaldietan, hilean behin egiten den genero formazio tailerretan, ikastaroetan, bileretan… Harremana mantentzea, lotura bat edukitzea, elkarrekin egotea, hori da jardueren helburua”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.