Zientzia eta kontzientzia elkartu dira Emakumearen Astean

'Emakumeak eta Zientzia' hitzaldia eman du Mari Jose Noainek Kultur Etxean.

Mari Jose Noain Emakumeak eta Zientzia

Noainek lehen lerroan jarri ditu historian ezkutuan geratu diren emakume zientzialariak

Mari Jose Noain Maura arkeologo eta antropologo hondarribiarrak Emakumeak eta Zientzia goiburuko hitzaldia eskaini zuen atzo Kultur Etxeko areto nagusian. Harrera oso ona izan zuen hitzaldiak, aretoa ia betetzeraino. Hitzaldiak bi zaitu izan zituen. Hasteko, emakume zientzialari ezagun gutxi izatearen arrazoiak zerrendatu zituen. Ondoren, Antzinatetik XX. mendera arte zientziako diziplina desberdinetan gauza inportanteak lortu zituzten emakume batzuk aipatu zituen. Bihar, hitzaldiari buruzko erreportajea publikatuko du Oarso Bidasoko HITZAk, martxoaren 8aren jarraipen berezia egingo duen papereko edizioan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.