Hildako euskal presoagatik elkarretaratuko dira Portuan

Xabier Rey Urmeneta atzo agertu zen hilik bere ziegan, Puerto III espetxean (Cadiz, Espainia). Iruñean jaioa zen, 2008an atxilotu zuten, eta, geroztik, lehenengo graduan egon da.

Xabier Rey Urmeneta Antxo euskal preso iruindarraren heriotza dela eta, herrietan mobilizazioak antolatu ditu ezker abertzalearen Kalera! dinamikak. Hondarribian, San Pedro kalean elkarretaratzea egingo dute, 19:30ean. “Salatu dezagun espainiar espetxe politika hiltzailea”, adierazi dute deitzaileek. Rey Urmeneta atzo agertu zen hilik bere ziegan, Puerto III espetxean (Cadiz, Espainia). 2008an atxilotu zuten, eta, geroztik, lehenengo graduan egon da. Espainiako Barne Ministerioaren iturriak aipatuz, “itxura guztien arabera” bere buruaz beste egin zuela zabaldu zuen Efe agentziak.
Espetxe politika hiltzailea

San Pedro kalean egingo dute Hondarribiko elkarretaratzea

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.