Emakumeen borrokaren hastapenetara bidaia

Nekane Jurado ekonomialari, psikologo eta idazle katalanak hitzaldia eman zuen atzo Hondarribiko Kultur Etxeko 103 aretoan.

Nekane Jurado

Nekane Jurado, Hondarribiko Kultur Etxean

Nekane Jurado ekonomialari, psikologo eta idazle katalanak hitzaldia eman zuen atzo Hondarribiko Kultur Etxeko 103 aretoan. Abotsanitz Herri Batzarrak antolatutako jarduera izan zen, Emakumearen Astearen barrukoa. Bere azken liburua aurkeztu zuen Juradok, Lucharon contra la hidra del patriarcado: mujeres libres izenburukoa. XX. mendean hasitako klase, genero eta botere borrokaren oinarriak izendatu zituen, eta egungo gizarteko desberdintasunen ondorioak azaldu. Halaber, hasierako mugimendu horiek egungo egoerara nola egokitzen diren nabarmendu zuen ekonomialariak. Bere ustez, “egungo mugimendu feminista ulertzeko, nahitaez ikertu eta berrirakurri behar dugu 1930ko hamarkadako emakumeen borroka hura”. Harrera oso ona izan zuen hitzaldiak eta 103 gela txiki geratu zen. Juradoren hizketaldiaren ondoren eztabaida piztu zen bertaratutakoen artean.

Hondarribiko Emakumearen Astea. Egitaraua

Martxoak 6tik 11ra

  • Emakume artisten erakusketa, Arma Plaza kultur guneko goiko solairuan. 10:00etatik 18:00etara; igandean goizez bakarrik. Emekik eta Udalak antolatuta.

Martxoak 7tik 10era

  • Emekiko tailerretan egindako lanen erakusketa. Puntaleko eskola zaharrean. Emekik eta udalak antolatuta.

Martxoak 6

  • Nekane Juradoren Lucharon contra la hidra del patriarcado: mujeres libres liburuaren aurkezpena, gaztelaniaz. Abotsanitz Herri Batzarrak antolatuta. 19:00etan, Kultur Etxeko 103 gelan.

Martxoak 7

  • Emakumeak eta zientzia (Mujeres y ciencia) hitzaldia, gaztelaniaz, Maria Jose Noain Mauraren eskutik. 18:00etan, Kultur Etxeko areto nagusian. Emekik eta udalak antolatuta.

Martxoak 8

  • Deialdi bateratuak Irunen: 12:00etan San Juan plazatik abiatuta, manifestazio. 18:00etan, San Juan Plazan, elkarretaratzea eta giza-katea.
  • Emakumearen Nazioarteko Eguna Instagram lehiaketa, 18:00etan, Saindua Udal Gaztelekuan.

Martxoak 10

  • Figuras ocultas film luzearen proiekzioa. 19:00etan, Itsas Etxea Auditoriumean. 4 euro. Emekik eta udalak antolatuta.

Martxoak 11

  • Emakumearen Asteko omenaldia. Txalapartariak, trikitilariak, bertsolariak… Emeki elkarteko lehen batzordeko kideak omenduko dituzte. Emekik eta udalak antolatuta.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.