Emakume zientzialariak aurkitzeko formula

Mari Jose Noainek 'Emakumeak eta zientzia' hitzaldia eskainiko du gaur Denda kaleko Kultur Etxean, Emakumearen Astearen barruan.

Mari Jose Noain arkeologo eta antropologo hondarribiarrak Emakumeak eta Zientzia (Mujeres y ciencia) goiburuko hitzaldia prestatu du gaurko, Emakumearen Astearen barruan. Emeki elkarteak antolatu du jarduera, Hondarribiko Udalarekin batera, eta Kultur Etxeko areto nagusian (Denda kalea, 12) izango da, gaztelaniaz, 19:00etan hasita. Sarrera doan da, lekuak bete arte. Azken bi hilabeteetan historia berraztertzen aritu dira Noain eta Emeki, bi astean behin burutu diren Emakumea Historiaurrean eta Antzinatean lau hitzaldien bitartez. Zikloa bukatuta, zientziaren munduan murgilduko dira helburu berarekin: historian ezkutuan geratu diren emakumeak azaleratzea. Joan den astean eginiko aurkezpenean, Hondarribiko emakumeen elkarteak herritar guztiei luzatu zien gonbita hitzaldirako, baita gizonei ere: “Ziklora gizon batzuk etorri dira, ez asko. Akaso pentsatzen dugu Emekik antolatzen dituen ekitaldiak emakumeentzat direla, baina ez da horrela, hondarribiar guztientzat dira, baita gizonentzat ere, noski”.
Agora hipatia Emakumeak eta Zientzia

Alejandriako Hipatia, ‘Agora’ filman Rachel Weiszek interpretatuta

Hondarribiko Emakumearen Astea. Egitaraua

Martxoak 6tik 11ra

  • Emakume artisten erakusketa, Arma Plaza kultur guneko goiko solairuan. 10:00etatik 18:00etara; igandean goizez bakarrik. Emekik eta Udalak antolatuta.

Martxoak 7tik 10era

  • Emekiko tailerretan egindako lanen erakusketa. Puntaleko eskola zaharrean. Emekik eta udalak antolatuta.

Martxoak 6

  • Nekane Juradoren Lucharon contra la hidra del patriarcado: mujeres libres liburuaren aurkezpena, gaztelaniaz. Abotsanitz Herri Batzarrak antolatuta. 19:00etan, Kultur Etxeko 103 gelan.

Martxoak 7

  • Emakumeak eta zientzia (Mujeres y ciencia) hitzaldia, gaztelaniaz, Maria Jose Noain Mauraren eskutik. 18:00etan, Kultur Etxeko areto nagusian. Emekik eta udalak antolatuta.

Martxoak 8

  • Deialdi bateratuak Irunen: 12:00etan San Juan plazatik abiatuta, manifestazio. 18:00etan, San Juan Plazan, elkarretaratzea eta giza-katea.
  • Emakumearen Nazioarteko Eguna Instagram lehiaketa, 18:00etan, Saindua Udal Gaztelekuan.

Martxoak 10

  • Figuras ocultas film luzearen proiekzioa. 19:00etan, Itsas Etxea Auditoriumean. 4 euro. Emekik eta udalak antolatuta.

Martxoak 11

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.