Emakume artistak, aldarrikatzeko eta gozatzeko

24 emakume artisten ia 50 obra bildu dituzte Arma Plazan. Gaur abiatu dute Emakumearen Asteko erakusketa.

Emakume artisten erakusketa

Arma Plazako goiko solairuan bisitatu daiteke emakume artisten erakusketa

Gaur ireki dute emakume artisten erakusketa Arma Plaza kultur guneko goiko solairuan. Ia 50 obra, bina artista bakoitzeko, 24 sortzaile, eta askotariko lanak: olioak, akrilikoak, mistoak, akuarelak, grabatuak, luma-muturrak, eskulturak, zeramikak, zurak, transferrak, eskulturak, miniaturak… eta Frida Kahloren txotxongilo bat. Hamaika teknika eta hamaika arrazoi Emeki elkarteak eta Hondarribiko Udalak Emakumearen Astearen barruan antolatu duten emakume artisten erakusketara hurbiltzeko.

Hondarribiko Emakumearen Astea. Egitaraua

Martxoak 6tik 11ra

  • Emakume artisten erakusketa, Arma Plaza kultur guneko goiko solairuan. 10:00etatik 18:00etara; igandean goizez bakarrik. Emekik eta Udalak antolatuta.

Martxoak 7tik 10era

  • Emekiko tailerretan egindako lanen erakusketa. Puntaleko eskola zaharrean. Emekik eta udalak antolatuta.

Martxoak 6

  • Nekane Juradoren Lucharon contra la hidra del patriarcado: mujeres libres liburuaren aurkezpena, gaztelaniaz. Abotsanitz Herri Batzarrak antolatuta. 19:00etan, Kultur Etxeko 103 gelan.

Martxoak 7

  • Emakumeak eta zientzia (Mujeres y ciencia) hitzaldia, gaztelaniaz, Maria Jose Noain Mauraren eskutik. 18:00etan, Kultur Etxeko areto nagusian. Emekik eta udalak antolatuta.

Martxoak 8

  • Deialdi bateratuak Irunen: 12:00etan San Juan plazatik abiatuta, manifestazio. 18:00etan, San Juan Plazan, elkarretaratzea eta giza-katea.
  • Emakumearen Nazioarteko Eguna Instagram lehiaketa, 18:00etan, Saindua Udal Gaztelekuan.

Martxoak 10

  • Figuras ocultas film luzearen proiekzioa. 19:00etan, Itsas Etxea Auditoriumean. 4 euro. Emekik eta udalak antolatuta (ikusi trailerra)

Martxoak 11

  • Emakumearen Asteko omenaldia. Txalapartariak, trikitilariak, bertsolariak… Emeki elkarteko lehen batzordeko kideak omenduko dituzte. Emekik eta udalak antolatuta.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.