Donostia Kayak eta Zumaiako Urola Itsas Aldarreko P.K. taldeen aurretik sailkatzea lortu zuten irundarrek, eta horrela, garaipena Bidasoan geratu da.
Talde irabazlearen irudia, larunbatean, Bidasoa ibai inguruan.
Joan den larunbatean (hilak 3), Irungo Bidasoa ibaian, Euskadiko Neguko Iraupen Txapelketa jokatu zuten. Bertan, beste bederatzi talderekin lehiatu ondoren, Irungo Santiagotarrak elkartea lehena izan zen. Larunbatean, guztira, sei garaipen partzial lortu zituen taldeak.
Donostia Kayak eta Zumaiako Urola Itsas Aldarreko P.K. taldeen aurretik sailkatzea lortu zuten irundarrek, eta horrela, garaipena Bidasoan geratu zen. Emaitza indibidualei dagokienez, 6 garaipen lortu zituzten Santiagotarrak-eko kirolariek: 23 urtez azpikoen mailan Jon Morenok eta Jon Urretabizkaia juniorrak ere garaipen nabarmena lortu zuen, Alex Anatolek urrezko domina irabazi zuen, Nerea Garciak Gazte Mailakoen titulua eskuratu zuen, eta azkenik, Senior Mailako Sergio Arana eta Ibai Muñozek urrezko domina bana irabazi zuten.
Bestalde, Irungo taldeak zilarrezko bi domina ere eskuratu zituen larunbatean, eta gainera, podiumeko hirugarren postuan bost kirolarik sailkatzea lortu zuten. Datorren hilaren 17 eta 18an Espainiako Iraupen Lehiaketa jokatu dute Sevillan, eta bertan, Euskadiko Txapelketan parte hartu ez duten Santiagotarrak elkarteko Aitor Gorrotxategi, Eneko Egiguren eta Telmo Fernandezek hartuko dute parte.