Maider Zabalegi, Itsas Etxeko emanaldiko une batean
Abordaia, baina musikala. Beira eta Maider Zabalegi talde oiartzuarrek Hondarribiko Itsas Etxea abordatu zuten larunbatean. Ia goraino bete zen auditorioa eta bertaratu zirenek emanaldi bikain batez gozatzeko aukera izan zuten.
Bi taldeak oiartzuarrak izanagatik, hondarribiarren presentzia handia izan zen oholtza gainean. Batetik, Hondarribiko hiru musikarik jo zuten —Gari Amundarainek (gitarra akustiko) Beirarekin, eta Urbil Artola (dobroa, gitarra akustikoa) eta Joseba Loinaz (pianoa) Zabalegiren taldean—. Bestetik, Egiluze-San Jose ikastetxeko Amundarainen ikasleek Izurdeak abestia kantatu zuten Beirarekin (ikusi bideoa). Eta azkenik, Maiderrek Mikel Errazkin zenak idatzitako letra bat aukeratu zuen errepertorioa osatzeko.
Egiluzeko haurrena ez zen Beiraren saioko kolaborazio bakarra. Izan ere, kontzertuaren erdialdean Zabalegi gonbidatu zuten oholtza gainera, eta Euskararen Txantxangorria abestu zuten elkarrekin.
Hona hemen, Beirak eta Maider Zabalegik Itsas Etxean emandako kontzertuaren laburpen grafikoa:
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
1 /
27
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.