Martxoaren 8ari begira, denetarik prestatu dute Irunen
Irungo emakumeen elkarte ezberdinek, Irungo Udalarekin elkarlanean, gaurtik hilaren 23ra bitarte, egitarau zabala antolatu dute.
- 17:30ean, Uxoa elkartearen egoitzan, emakumeen topagunea.
- 19:00etan, CBAn, Mujeres del siglo XXI filmaren emanaldia, Bechdel zikloaren barrukoa.
- 19:30ean, hitzaldia Palmera Monteroko 2. aretoan Ana Egiazabalekin: Barre egin bizitzeko.
- 17:00etan, Uxoa elkartean, kafe tertulia Bakarne Atxukarro eta Izaskun Zubialderekin, Sin red liburua aurkezteko.
- 19:00etan, Amaia KZn, Girl rising filmaren emanaldia.
- 17:00etan, Argoiak elkartean, poesia errezitaldia eta Los colores de la vida con bordones de cultura liburuaren aurkezpena.
- 11:30ean, San Juan plazan, Egun guztiek Martxoaren 8 beharko lukete izan lelopean elkarretaratzea.
- 14:00etan, Argoiak elkartean, emakumeen bazkaria.
- 11:30etik 19:00etara, Urdanibia auzoan, hainbat jarduera Uztarri ona elkarteren eskutik: tortilla patata lehiaketa, sport show, herri bazkaria, futbol partida mistoa, Richard Oriberen hitzaldia, herri kirolak, pintxo potea… Virginia Rodriguezek bere liburua aurkeztuko du ere.
- 17:00etan, Uxoa elkartean, Lorena Pidalen eskutik hitzaldia, emakumeen heldutasun aroari buruzkoa.
- 19:00etan, CBAn, Itziar Albiol-Alonsoren hitzaldia (gaztelaniaz): Emakumeak bizikleta gainean. Erronkak eta ekinaldiak.
- 17:00etan, Argoiak elkartean, Jone Mendarteren hitzaldia 50 urtetik gorako emakumeen elikadurari buruzkoa.
- 19:00etan, Palmera Monteron, Arantxa Urretabizkaiarekin solasaldia Gaurko Andreak-en ekimenez. Emakumeen Ahotsak II. zikloaren barrukoa da.
- 19:30ean, Palmera Monteron, Maite Canoren hitzaldia (gaztelaniaz): Ikusezina dena. Bidasoaldeko elkarte feministak antolatu du.
- 19:00etan, Palmera Monteron, emakume errefuxiatuen eta haien ahalduntzearen gaineko hitzaldi-solasaldia Gaurko Andreak-en ekimenez. Emakumeen Ahotsak II. zikloaren barrukoa da.