Bidasoko Stop Kaleratzeak plataformak elkarretaratze zaratatsua egin du gaur Irungo Anzarango Lanbideren egoitzan.
Lanbide egoitzaren aurrean egin dute elkarretaratze zaratatsua.
Gaur, Irungo Anzarango Lanbideren egoitzan, Bidasoko Stop Kaleratzeak plataformak elkarretaratzea egin du, Irungo bizilagun batek pairatzen duen egoera salatzeko. Adierazi dutenez, Lanbidek ez dio hiriko bizilagun bati DBEA eta EPOa berritu nahi izan, eta hortaz, kaleratzeko arriskuan dago.
Egoera horren aurrean, elkarretaratze zaratatsua egin dute. Diru sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria (EPO) jasotzeko eskubidea “loteria” dela nabarmendu dute bertaratutakoek, eta horretarako beti diru fondo bat badagoela, baina eskubide hori erabat “subjektiboa” dela.
Indarkeria instituzionalaren “biktimak” direla adierazi dute, erakunde publikoei dirua ematen dieten bitartea, herritarrak esplotaziora eta eskasiara behartzen dituztela. Euskal Herrian pobrezia “kronifikatzen” ari dela salatu dute, eta hortaz, Lanbidek argia, gasa edota ura moztea, elikagaiak erosi ahal ez izatea, etxebizitza berotu ezin ahal izatea edota herritarrak miseriara kondenatzera eramateko erabakia hartu duela.