Bidasoa Atletiko Taldeak antolatutako lasterketan, guztira, 968 korrikalarik hartu zuten parte (778 gizon eta 190 emakume).
Atzoko lasterketaren irudia.
Atzo, lau urteren ondoren, ehunka korrikalarik hartu zuten parte Irungo Maratoi Erdian. Bidasoa Atletiko Taldeak antolatutako lasterketan, guztira, 968 korrikalarik hartu zuten parte (778 gizon eta 190 emakume).
Bidasoan geratu dira sari nagusiak. Maratoi Erdia osatzen lehenak BATeko Jose Antonio Gomez de Arriba irundarra (1h 11′ 17”) eta Claudia Behobide hondarribiarra (1h 27′ 26”) izan ziren. Gizonezkoen kategorian, bigarren Iñaki Gerica (1h 11′ 42”) eta hirugarren Mikel Rodriguez (1h 13′ 55”) geratu ziren. Emakumeen kategorian berriz, Irungo Irene Sanzberro izan zen bigarrena helmugara iristen (1h 28′ 13”) eta Itsaso Leunda (1h 28′ 53”) hirugarrena. Gizonezko zein emakumezkoen kategoriko lehen hamar postuetan, guztira, Bidasoko zazpi lasterkari sailkatu ziren.
Bestalde, hamar kilometroko ibilbidean, Alexander Oiarbide ordiziarra (32′ 51”) eta Alejandra Arribas iruindarra (38′ 44”) azkarrenak izan ziren.
Esteka honetara sartuz gero, sailkapen osoa ikus daiteke. Eta
beste esteka honetan sartzerakoan, irteerako eta helmugako bideoak ikusgai.