Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurraldeko Plangintza eta Etxebizitza kontseilari Iñaki Arriolak Oinaurreko etxebizitza berriak bisitatu ditu gaur.
Guztira, 128 etxebizitza berri izango ditu auzoak.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurraldeko Plangintza eta Etxebizitza kontseilari Iñaki Arriolak Oinaurren egin dituzten etxebizitza berriak bisitatu ditu gaur. Bertan ere Jose Antonio Santano alkatea eta EAJko Xabier Iridoy izan dira.
Gaurkoan jakinarazi dutenez, Eusko Jaurlaritzak Vinesa erakunde publikoaren bitartez aurrera eramandako proiektua amaitu berri dute. Horrela, proiektua amaitzeko falta ziren 64 etxebizitzak dagoeneko eraiki dituzte. Guztira, 128 Babes Ofizialeko Etxebizitza berri izango ditu auzoak, gehiengoak irundar gazteei bideratuak.
Azaldu dutenez, 64 etxebizitza berri horietatik 32 gizarte etxebizitza eta beste 23 Babes Ofizialekoak izango dira. Gizarte etxebizitza guztietatik, 18k hiru logela izango dute, eta 14k bakarra. 14 horietatik bi mugikortasun mugatua dutenentzat bideratuko dituzte. Alokairuzko Babes Ofizialeko Etxebizitzetatik 18k hiru logela izango dituzte eta beste 12k ordea, bi.