Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Santano ere pentsioen arduraduna dela salatu du LAB-ek

"Garrantzitsua" iruditzen zaie LABekoei politikarien babesa jasotzea, baina Irungo langileoi "erabakien atzean izen-abizenak daudela" gogorarazi diete.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Irun
2018/02/22

Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak egindako manifestazioaren irudia.

Azken asteetan Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak egindako mobilizazioen harira, Oarso Bidasoko LAB sindikatuak zenbait kontu argitu nahi izan ditu. Lehenik, pentsiodunek urtarrilaren 31ean EH Bildu, PSE-EE, Si Se Puede eta EAJren babesa jaso zutela gogoratu dute, eta horrekin, udalak Espainiako Estatuarekin pentsioen inguruko legea aldatzea eskatzeko konpromisoa hartu zuela. Akordio hori, sindikatuarentzat, “Irungo herritarren susperraldi egoera batean” etorri da, eta ehunka pentsiodunen antolakuntza eta mobilizaziorik gabe ezinezkoa izango litzatekeela babes hori. “Garrantzitsua” iruditzen zaie LABekoei politikarien babesa jasotzea, baina Irungo langileoi “erabakien atzean izen-abizenak daudela” gogorarazi nahi izan diete. Horrela, Santano ere “zure pentsioaren arduraduna” dela plazaratu nahi izan dute. “Deigarria” definitu dute Santano eta Irungo PSE-EEren kasua, erreformak deuseztatzeaz hitz egiten duten bitartean, alderdi sozialista bera bide hori “ireki” duena izan dela salatu dute. “Ahaztu al dute Zapateroren Gobernua izan zela pentsioen erreforma egin zuena 2011ean, non jubilazio adina 67 urtetara atzeratu zen?”, adierazi dute sindikatutik. Bestalde, 1.080 euroko gutxieneko pentsioaren kontra “behin baino gehiagotan” bozkatu dutela gogoratu dute. PSE-EEz gain, EAJri ere kritika egin diote LABetik. “Bere klase interesak tinko” defendatzen dituela salatu dute, banka eta enpresariak lagunduz. Gainera, aurretik PSE-EEk eta PPk egin zuten bezala, jeltzaleak ere 1.080 euroko gutxieneko pentsioaren kontra azaldu direla adierazi dute. Egoerari buelta emateko, sindikatutik “Euskal Herriaren burujabetza politiko eta ekonomikoa” aldarrikatu dute. Euskal sistema publiko baten eraikuntza defendatu dute, ondorengo ezaugarriekin:
  • Euskal Gizarte Segurantza integrala.
  • Eskuduntza ekonomiko eta araugile osoa.
  • Kalitatezko Enplegurako Politika Aktibo zein Pasiboak.
  • Gutxieneko Pentsioa 1.080 eurokoa.
  • Zerbitzu publiko gehiago eta hobeak.
  • Lanaren banaketa: 35 ordura mugatu.
  • Emakumeonganako soldata diskriminazioaren ezabatzea, baita pentsioetan ere.
  • Soldata interprofesionala ezartzea: 1.200 euro.
  • Menpekotasun pertsonei bidezko harrera egitea.
  • Pentsio sistema propioa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.