Arantxa Urretabizkaiak abiatu du Blaganen hitzaldi sorta

Hilean behin euskara sustatzeko ekitaldi bat antolatuko du Blagan elkarteak, udalaren laguntzaz. Atzokoa lehenengoa izan zen.

Arantxa Urretabizkaia Blagan

Arantxa Urretabizkaia idazlea atzo, Kultur Etxean

Arantxa Urretabizkaia idazleak hitzaldia eman zuen atzo Hondarribiko Kultur Etxean, Blagan Euskara Elkarteak antolatuta. Euskararen erabilera sustatzeko hainbat ekitaldi programatu ditu Blaganek Hondarribiko Udalarekin elkarlanean, eta atzokoa horietako lehenengoa izan zen. Urretabizkaiak Bidean ikasia liburua izan zuen hizpide, alardeko bere bizipenak jasotzen dituena eta 2016ko euskarazko saiakera ataleko Euskadi Literatur Saria irabazteko balio ziona. Martxoaren 15ean formula errepikatuko du Blaganek. Rosa Arburuak errefuxiatuen gaia eramango du Kultur Etxera. XX. mendeko bigarren erdialdean lan bila Bidasoa zeharkatzen zuten portugaldarrei buruzko Euskal Herriko mugaz gaineko portuges pasa liburua aurkeztuko du. 2011n Jose Antonio Loidi Bizkarrondo beka irabazi zuen Arburuak liburu horrekin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.