Amuteko biribilgunea igande gauean asfaltatuko dute

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, igande gaueko 23:00etatik astelehen goizeko 06:00ak arte N-638 errepidea itxiko dute.

Amuteko obra otsailak 20 a

Igandean asfaltatu nahi dute biribilgunea

Eguraldiak ahalbidetzen badu, igande gauean Amuteko biribilgunea asfaltatuko dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, igande gaueko 23:00etatik astelehen goizeko 06:00ak arte N-638 errepidea (Jaitzubitik ateratzen dena) itxiko dute. Ordu horietan Hondarribitik atera nahi duenak, Mendelutik egin beharko du, Letxunborro etorbidetik. Hondarribitik Irunera joan nahi duenak ez du eraginik sumatuko, “bidegurutzeko zirkulazio txandakatuak eragin dezakeena besterik”. Era berean, bidegurutzeko zirkulazio txandakatuak Mendelutik Hondarribira doazenei eragingo die. Donostiatik Hondarribira doanak ez du eraginik nabarituko. Txomin Sagarzazu alkateak nabarmendu duenez, Hondarribirako proiektu garrantzitsua da Amuteko biribilgunea, eta ospitaletakoa jarri du adibide gisa: “Jakin badakigu sortzen dituen trafiko arazoak handiak direla hondarribiar eta erabiltzaile guztientzat. Bidegurutze hau trafiko puntu korapilatsua izan ohi da bertan gertatzen diren auto-ilarak direla-eta, ordu jakin batzuetan eta udan bereziki, bertakoez gain, bisitari eta turista asko gerturatzen baitira eskualdera. Duela urte pare bat Jaitzubia inguruan beste biribilgune bat egin zuen Aldundiak, eta ordutik hona hobekuntzak ikusi dira. Uste dugu obra honek ere abantaila nabarmena ekarriko duela”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.