Gailuaren berrehungarren urteurrenaren harira, jarduera mordoa antolatuko dituzte. Lehen hitzaldia martxoaren 13rako antolatu dute, 19:00etan.
Juncal Eizagirre, gaurko prentsaurrekoan.
Irungo Udaleko Kultura saileko ordezkari Juncal Eizagirrek gaur aurkeztu du urte guztian zehar CBA liburutegian egingo dituzten jardueren protagonista: bizikleta. Gailuaren berrehungarren urteurrenaren harira, bizikleta gai nagusia izanik, jarduera mordoa antolatuko dituzte; lau bloke nagusitan banatuko dute programazioa.
2016an zubia eta 2017an Bidasoko ibaia gai nagusiak izan ziren bezala, aurten, Irunen bizikletak izandako ondorioak ikertuko dituzte, besteak beste, datorren martxoaren 13an (19:00etan) egingo duten ‘Mujeres sobre la bicicleta: retos e iniciativas’ hitzaldian. EHUko irakasle Itziar Alonso-Arbiolek gidatuko du saioa.
Lehen ekitalditik, bizikletaren historiari errepasoa eman nahi diote. Horretarako, lau bloke nagusitan banatuko dituzte jarduera guztiak. Bloke horietako bat emakumearen eta bizikletaren inguruko hausnarketak egiteko baliatuko dute. Zehazki, emakumeengan, Irunengan, artearengan eta zinemarengan bizikletak izan duen eraginaz arituko dira.
Bestalde, Irunen bizikletak izandako ibilbidea irudikatzeko zenbait argazki erakusketa antolatu dituzte. Horrez gain, ‘Las biciletas son para el verano’, ‘Ladron de bicicletas’ edota ‘Ovarian Psycos’ filmak proiektatuko dituzte. Datozen asteetan egitarau osoaren berri emango dute udaletik.