Euskal Herriko Unibertsitatearen programan hartuko du parte udalak. Lehen saioa, datorren asteartean (hilak 20) egingo dute.
Martinezekin batera, EHUko Txelo Ruiz eta Gazteria teknikari Eunate Encinas izan dira.
Irungo Udaleko Gazteria eta Hezkuntza saileko ordezkari Monica Martinezek jakinarazi duenez, Euskal Herriko Unibertsitatearen IKD Gazte programara atxikitu dira, eta bederatzi astez Gazteartean programa nola eboluzionatu ikertuko dute.
Martinezek adierazi duenez, “bizitzeko hiri atsegina egiteko jardueretan gazteek parte hartzea nahi dugu. Euren iritziak garrantzitsuak dira, eta ikuspuntu ezberdin bat eskaini dezakete”. Horrela, beste bederatzi erakunderekin, Irungo Udalak gazteen artean entzute aktiboa eta partaidetza sustatzeko programa abiaraziko du. Bide horretan, saio ezberdinak egingo dituzte. Lehena, datorren asteartean (hilak 20) egingo dute, EHUn.
Saio guztietan, Gazteartean programa ikertzeko nahia adierazi dute udaletik, eta horretarako, Irungo gazteen arteko komunikazio kanalak aztertuko dituzte, eta komunikazio hori jarraia izateko lanean arituko dira.