Eusko Jaurlaritzak Hendaiako noranzkoan nasan igogailu berri bat instalatzeko lanen lizitazioari argi berdea eman berri dio.
Hendaiako noranzko nasan eraikiko dute igogailu berria.
Eusko Jaurlaritzak, Euskal Trenbide Sarea erakundearen bitartez, Hendaiako noranzkoan nasan igogailu berri bat instalatzeko lanen lizitazioari argi berdea eman berri dio.
Irisgarritasuna hobetzea helburu bezala, hiru hilabeteko epea izango dute igogailu berriaren obrek. 198.370,65 euroko aurrekontuarekin ekingo diote. Horrez gain, igogailua eraiki ondoren, nasen arteko trenbide pasagunea kentzeko lanekin hasiko dira. Igogailu berria metalezko eta kristalezkoa izango da, erabat elektrikoa.
Bestalde, gaur berreskuratu dute Mourlane Mitxelena kaletik Colon geltokirako azpiko sarbidea. Horretarako, igogailuari atzealdean ate bat gehitu diote, botoi sistema aldatuz. Hilaren 6tik erabilerarik gabe egon da eta gaurtik aurrera berriro erabilgarri izango da.
Irunen aldeko “apustu erreala”
Jose Antonio Santano alkateak Irungo Euskotren zerbitzuak zenbait aldaketa beharko lituzkeela adierazi du: “Irunek aldaketa sakona behar du geltokietan”. Coloneko geltokiak azken asteetan jasan dituen aldaketak “ondo” daudela argitu du, baina “inbertsioa handiagoa faltan botatzen” duela azaldu du. Halere, igogailu berria eraikitzea “albiste ona” da alkatearentzat. Inguruko herriko geltokiek azken urteotan jasan dizuten erabateko aldaketa horiek gogoratu ditu, eta Irunek ere horrelako geltokiak “merezi” dituela.