Aurtengo jaietan kontzertu bat eskaini nahi duten hiriko talde guztiek eskaera egin beharko dute hilaren 27a baino lehen.
Pecozza United talde irundarra kontzertuan.
Irungo Udala dagoeneko 2018ko sanmartzialei begira jarri da. Hiriko musika taldeei deialdia luzatu berri diete, aurtengo jaietan kontzertua eskaini nahi duten guzieti eskaera egiteko.
San Pedro eta San Martzial jaietan joko duten taldeak herritarrek aukeratuko dituzte. Horrela, hilaren 27ra bitarte, apuntatzeko epea ireki dute. Honakoak dira parte hartu ahal izateko baldintzak: taldekoen %50a Irunen erroldaturik egon beharko du, gutxienez 60 minutuko musika saioa eskaini ahal izatea eta ekainaren 22, 23 edota 28an jotzeko aukera izatea.
Interesdunek,
Irungo Udaleko webgunean eskuragarri dagoen dokumentua bete, eta
Kultura saileko helbidera bidali beharko dute.Horrez gain, 943 50 54 10 telefono zenbakian oinarri eta informazio guztia kontsultatzeko aukera dago.
Udaletik jakinarazi dutenez, epea amaitu bezain laster, herritarren artean bozketa prozesua irekiko dute, aurtengo jaietan zeinek joko duten aukeratzeko.