Martxoaren 9tik 11era bitarte, Irungo Ficoba erakustazokan, lehenengo Euskadiko Tatto Convention jardunaldiak egingo dituzte.
Joker Boy. Argazkia: Clemente Jimenez fotografos.
Datorren martxoaren 9, 10 eta 11rako, lehen aldiz, Euskadiko Tatto Convention jardunaldiak antolatu dituzte. Irungo Ficoba erakustazokan munduko ehunka tatuatzaile eta zale elkartuko dira; hiru egunez, etengabe isuriko dute tinta.
Konbentzioak MLBC enpresaren babesa jaso du. MLBC-k 2000. urtetik Espainiako Tatuajearen Nazioarteko Konbentzioak antolatu ditu, zehazki, hemezortzi urtez jarraian. Horrela, martxoko jardunaldien aldeko apustua egin dute, eta “hiru egun magikotan”, tatuatzeko soinuak Ficobako pabiloiak zeharkatuko ditu.
Tatuatzeko aukeraz gain, hiru egunetan zehar,
showak,
perfromanceak eta zuzeneko saioak egongo direla jakinarazi dute antolatzaileek. Suitzatik etorritako Joker Boy
showmana izango da jardunaldien anfitrioia. Suitzarra bere aurpegian dituen tatuaje bereziengatik egin zen famatua, pertsonai ezagun baten itxura hartu duelako.
Informazio gehiago,
egitasmoaren webgune ofizialean eskuragarri dago.