Musika Bandak igandean ospatuko ditu inauteriak

Goateke kontzertua eskainiko du Itsas Etxea Auditoriumean.

Hondarribiko Hiria Musika Bandak inauterietako kontzertua eskainiko du igandean Itsas Etxea Auditoriumean, 12:30ean. Goateke kontzertua izango dela iragarri dute, eta inauteri garairako egokiak diren piezak interpretatuko dituzte. El Carnaval de Paris (Dario G), El Bimbo (Geordie Dann), YMCA (Village People) abestiak edo Alaska, Mecano, Rafaella Carra eta beste zenbaitenak entzungo dira Itsas Etxean. Ohi bezala, Alazne Alberdik gidatuko du Hondarribiko Hiria Musika Banda igande eguerdiko kontzertu berezian.
Musika Banda Santa Zezilia

Hondarribiko Hiria Musika Banda

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.