Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Amute-Kostari eta Txotxuei merezi izan die bustitzeak

Inauterietako sari banaketa egin dute udaletxean. Amute-Kostak karroza onenaren saria irabazi du, eta Txotxuak taldeak, konpartsarena.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2018/02/12
Inauteriak desfilea sari banaketa

Irabazle guztiak, udal ordezkariekin, sari banaketan

Txotxuek, hiria apatrullatzeagatik, Amute-Kostak, Amerika aurkitzeagatik, eta Santiagoko Deabruek, On Kixoteren berrirakurketagatik. Hiru talde horiek izan dira Hondarribiko inauterietako desfileko irabazle nagusiak. Konpartsarik onena txotxuena izan zen, udaltzainen parodia bikaina egiteagatik. Jarri orduko papera bustitzen zitzaien arren, hainbeste isun jartzeak saria ekarri die. Bigarren Amute-Kosta geratu da, eta hirugarren La3, garagardo festa alemaniarragatik. 6 eta 15 kide arteko talde onena Mendialde izan da, 2-5 kideena, Tresekilibrados, eta banakako saria Guillermo Soduperen San Marko Opilari eman diote. Karrozetan, berriz, Amute-Kosta izan da garailea, karabela dotorea asmatu eta denboralean barrena gidatzen jakiteagatik. Carlos Zapirain Dantza Eskolakoen 1920ko hamarkadako autoarentzat izan da bigarren saria, eta La3 konpartsaren garagardotegiarentzat hirugarrena. Kanpotarrena, Santiagora Bukatzeko, Hondarribikoa ez den konpartsa-karroza onenaren saria Santiagoko Deabruek eraman dute Irunera, iaz bezala. On Kixoteren abenturetan oinarritu dira aurten Santiago auzoko festazaleak. Gaur (astelehena) arratsean ezagutu dira inauterietako lehiaketetako irabazleak, udaletxeko areto nagusian egin den ekitaldian. Bertan, Gabonetako eta Inauterietako Erakusleihoen ere banatu dira. Andrea saltokiak irabazi du Inauterietakoa, eta San Pedro kaleko Ongi-Etorri denda berriak, Gabonetakoa. Biak opari dendak izan arren, oraingoan eurek jaso dute oparia.

Ikusi desfileko argazkien galeria

Inauterietako lehiaketetako saridunak

Igandeko desfilea

  • A konpartsak. Banaka Guillermo Sodupe (150 euro)
Inauteriak desfilea Guillermo Sodupe

San marko opilaz mozorrotu da aurten Guillermo Sodupe

  • B konpartsak. 2-5 pertsona Tresekilibrados (200 euro)
Inauteriak desfilea Tresekilibrados

Tresekilibradoseok hirukotea, borroka librearen gordintasuna irudikatuz

  • C konpartsak. 6-15 pertsona Mendialde
Inauteriak desfilea Mendialde

Mendialdeko artaldea, herrira sari bila jaitsita

  • D konpartsak. 15 lagun baino gehiago 1. saria: Txotxuak (800 euro) 2. saria: Amute-Kosta (600 euro) 3. Saria: La3 (400 euro)
Inauteriak desfilea Txotxuak

Bi ordutan isunak jarri eta jarri aritu eta gero, 800 euroko saria lortu du Txotxuak taldeak

  • Karrozak 1. saria: Amute-Kosta (800 euro) 2. saria: Carlos Zapirain (600 euro) 4. saria: La3 (400 euro)
Inauteriak desfilea Amute-Kosta

Amute-Kostak bi sari lortu ditu, karroza onenarena, eta bigarren konpartsarena

  • Hondarribikoa ez den konpartsa eta karroza onena: Santiagoko Deabruak (800 euro)
Inauteriak desfilea Santiagoko Deabruak

Miguel de Cervantes, gatibu baina pozik, 800 euro irabazita

Erakusleiho Lehiaketa

1. saria: Andrea Opariak 2. saria: Done Pedro Kofradia 3. saria: Joski

Ikusi desfileko argazkien galeria

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Harun Farockiren begirada zorrotza

Euskal Herria, Gipuzkoa

Itxasok uste du beharrezkoa dela etxebizitza eskaintza handitzea tentsio eremuetako egoerari aurre egiteko

Kultura, Gipuzkoa

Coltrane eta Davis, 1926an jaiotako izarrak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.