Real Unionen beteranoak berrogeigarrenez jarraian elkartuko dira
Taldearen berrogeigarren urteurrena ospatzeko, martxoaren 3rako bazkideen batzarra, meza eta bazkari berezia antolatu dute.
- 9:30tatik 10:30tara, lehen deialdia egingo diete elkarteko bazkideei Larreaundi auzoko San Jose Obrero futbol zelaian. Bertan, Victor Zabalo jokalari ohiari Ohorezko Lehendakari egin ala ez adostuko dute.
- 12:00etan, ohiko meza egingo dute, orain arte zendutako kideei omenaldia egiteko.
- 14:00etan, bazkaria egingo dute Iñigo Lavadoren jatetxean (Ficoba). Elkarteko bazkideek 45 euro eta ez bazkideek 50 euro ordaindu beharko dute. Bertaratzeko asmoa dutenek 618 054 024 telefono zenbakian konfirmatzea eskatu dute beteranoen taldetik. Martxoaren 1ean itxiko dute apuntatzeko aukera.