Hondarribia-Marlaxka eta HKT sarituko dituzte Kirol Federatuaren galan

Gaur banatuko ditu Gipuzkoako Kirol Federazioen Elkarteak iazko denboraldiko sariak, Donostiako Aquariumean.

kirol emaitzak xakea marlaxka

Gipuzkoako xake talderik garrantzitsuenetakoa da Hondarribia-Marlaxka

Gaur, 19:00etan, Donostiako Aquariumean, Gipuzkoako Kirol Federazioen Elkarteak iazko sariak banatuko ditu. Saritutakoen artean badira Bidasoan eta Oarsoaldean ezagunak diren elkarte eta norbanakoak. Bidasoan, bi elkartek jasoko dute saria: Hondarribia-Marlaxka xake klubak, Gipuzkoako xakearen alde egiten duen jardun arrakastatsuagatik, eta eskubaloian, Hondarribiko Kirol Taldeak, 16 urtez haurren formaziorako txapelketa antolatzeagatik. Egoitza Hondarribian dute biek, baina udalerriko mugaz harago doaz euren jarduna. Oarsoaldeari dagokionez, Errenteria-Oreretako Urdaburu eta Pasaiako Trintxer mendi taldeak, Iñaki Aranburu Sanz Pasaiako urpeko jardueretako entrenamendu eta teknifikazio zentroaren arduraduna, Patxi Hoyos pilotu ohia, Listorreta hipika, eta Pasaiako Portu Agintaritza eta Pasaiako Udala sarituko dituzte, azken bi erakunde hauek Gipuzkoako Arraun Federazioaren alde egiten duten lanarengatik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.